XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dugu cheheki bederen nolakoa den erran beharrik: guziek ezagutzen dute, haurrak zirelarik, beren eliza zaharreko dorrean ichilka eta gordeka sarturik, han hainbertze aldiz ikusi dutelakotz: ikusi, atcheman, eta hil.

Bizkitartean, hegaztin guzietan gizonak ez du kaheka baino adichkide hoberik.

Lo gauden demboran, kaheka lanean ari da guretzat, lanean kasik gelditu gabe.

Zenbat sagu, arratoin, sagu itsu, eta sartzuri ez du gau guziz garbitzen! Ez ditake asma ere.

Eta, horrengatik, gizonek ez dute kaheka begi onez ikusten eta ahal duten guzian, gaizki egile handiena bezala, hilen dute, gero athean dilindan emateko, sorginak urrunduko dituelakoan edo berri tcharren mandataria delakoan edo guk ez dakigu oraino zertako.

Zenbeit eskualdetan, lehen chori sorgina erraten zioten kahekari.

Zertako othe? Lehengoek ere uste othe zuten egiazki berri tcharren mandataria dela edo, Harriet apphezak bere hiztegian dion bezala, hola deitzen othe zuten bethi gauaz dabilalakotz, den gutieneko harrabotsik egin gabe, Akhelarrerat heltzeko sorginek ohi duten bezala?.

Dena dela, deusek ez du astokeriak baino zailago bizia eta oraiko egunean ere huna zer den ikusten, Ostibarreko aldean, han sortu eta handitu den jaun aphez batek erran daukunaz.

Eskualde hortan beraz, kaheka bat hiltzen dutelarik, berehala surat ematen omen dute, buztana ongi gatzaturik.

Eta gero gatz hori suan zirtaka hasten delarik, guziak irriz: Horra, horra nun doazin gure berri tcharrak kamporat! Berri tcharrak kamporat.......... bai eta hainbertze sagu-itsu landarat, hainbertze arratoin ezin ase selhauruan bildua daukazuen arthorat, adichkideak!.

Kahekaren arroltzeak bertze chori eta hegaztin guzienak baino biribilago dire, arras ezagut-errechak hortarik.

Kaheka ez dute gizonek baino maiteago choriek:(...).